Mariñok ezin izan du sailkapeneko bigarrena ezustean harrapatu

2016/04/19
Mariñok ezin izan du sailkapeneko bigarrena ezustean harrapatu

Lau jardunaldi daramatza jada Emakumeen Bigarren Mailako Mariñok irabazi gabe. Azken hiruetan, gainera, galdu egin du. Igandean arerio zaila izan zuen Landetxan, Mulier hartu baitzuen, Osasunako emakumezkoen talde nagusia. Sailkapeneko bigarrenak dira nafarrak, eta irundarren zelaian nagusitu ziren. Ahalegin handia egin behar izan zuten, hala ere, garaipena eskuratzeko.

26.minutuan sartu zuen Mulierrek lehen gola. Atsedenaldiaren atarian, ordea, berdinketa berrezarri zuen Eyovorrek. Aldagelatik bueltan, bigarren gola jaso eta denbora gutxira hamar jokalarirekin geratu zen Mariño, eta ezin izan zuen binakoa sartu. Porrotaren ondorioz, sailkapenaren erdi aldean dagoen tropeleko azken taldea da jada Mariño. Zazpi puntuko aldea du, dena den, jaitsiera postuekiko, eta hiru jardunaldi besterik ez dira falta Bigarren Mailako liga bukatzeko.