Mariñok ezin izan dio gol goiztiarrari erantzun
MARIñO: Laura, Udane, Lide, Ane, Lara (Laura 72´), Erkuden, Uxue, Gorbea, Aneto, Marina (Andrea 46´), Elizondo.
SAN IGNACIO: Maitane Bravo, Nekane, Naira, Garazi, Ziortza (Jeni 74´), Naia, Maitane García (Arrate 85´), Laura, Sandra, Eva, Yas.
GOLAK: 1-0: Maitane Garcia (6’).
Bilboko San Ignacioren aurka galdu du Mariñok etxean, 9.jardunaldian. Eguraldi txarrak partida baldintzatu du, gol bakarrean ere eragile izan delarik. Jaurtiketa erraz batek eskuetatik ihes egin dio Laura atezainari 6.minutuan, eta baloiak sarerako bidea hartu du. Abantailak indarra eman dio San Ignaciori, eta lehen zatian nagusi izan da. Bigarrenean, ordea, Mariñorenak izan dira abagunerik onenak. Baina urdinek ez dute gola lortu, eta esku hutsik amaitu dute norgehiagoka.