Mariñok ezin izan dio Berriozarren lortutako abantailari eutsi

2017/01/31
Mariñok ezin izan dio Berriozarren lortutako abantailari eutsi

BERRIOZAR: Maitane, Marta Z (Ane 80'), Zuriñe, Marta A, Sote, Esti, Izaskun, Laura (Alicia 82'), María, Tina (Amaya 70'), Isa (Ana 86').

MARIñO: Laura, Erkuden, Lide, Udane, Ane, Lara, Marina, Uxue, Elena (Lucía 82'), Maddalen, Mara (Laura 82').

GOLAK: 0-1: Marina (38'). 1-1: Tina (47'). 2-1: María (53').

Berriozar aurkari zuzenaren etxean galdu zuen Mariñok igandean. Talde nafarra baino hobe aritu zen lehen zatian, eta abantaila hartu zuen, gainera, Marinaren golari esker. Bigarrena hasi bezain pronto, markagailua irauli zuen Berriozarrek, zortzi minutuko tartean egindako bi golekin. Urdinek ahaleginak egin zituzten, baina ez zuten markagailua orekatzea lortu. Sailkapenean aurrea hartu dio Berriozarrek Mariñori. Irundarrak azken aurrenak dira momentu honetan, baina sailkapeneko bederatzigarrenak, Berriozar berak, bi puntu gehiago besterik ez ditu.