Mariñok eta San Ignaciok ez dute oreka apurtzea lortu
MARIñO: Laura, Gorbea (Erkuden 46’), Nekane, Lide, Uxue, Sara, Udane, Ane, Ey (Itzel 77´), Aneto (Lara 53´), Marina (Maddi 62´).
SAN IGNACIO: Maitane, Eva, Yas, Garazi, Sandra (Irati 87’), Alazne (Maider 77’), Moro (Andrea 51’), Eneritz, Ainara, Nekane, Naia (Samantha 46’).
Emakumeen Bigarren Mailako Bigarren Multzoan partida gehien berdindu dituzten taldeak dira Mariño eta San Ignacio. Zazpina berdinketa lortu dituzte. Haien artean ere, parekotasuna harrigarria da. Hiru neurketa irabazi eta bost galdu dituzte. Ondorioz, elkarren segidan daude sailkapen nagusian. Igandean indarrak neurtu zituzten Irunen, eta jakina, puntuak banatu behar izan zituzten. Hutsean amaitu zen lehia, bi taldeen partida kaskar samar baten ondoren. Lehen zatian San Ignaciok izan zituen aukerarik onenak. Norgehiagokaren azken txanpan, berriz, arerioa estutu zuen Mariñok. Itzelek izan zuen abagunerik onena, 81.minutuan. Sailkapeneko zazpigarren eta zortzigarren postuan daude San Ignacio eta Mariño, hamaseina punturekin.