Mariño Real Unionek Zarautz garaitu zuen etxean

2024/10/22
Talde irundarrak 3-0eko markagailuarekin irabazi zion Zarautzi eta sailkapeneko bigarren postuan kokatu da, Real Sociedad C liderretik puntu bakarrera.
Mariño Real Unionek Zarautz garaitu zuen etxean
Mariño Real Union 3
0 Zarautz KE

Mariño Real Unionek bertze garaipen bat eskuratu zuen pasa den asteburuan, Ugalde Ventas zelaian, Zarautz taldearen kontra. 3-0eko markagailuarekin, bostgarren neurketa segidan irabazi dute irundarrek. 

Lehen zatian sartu zuen Mariño Real Unionek lehen gola eta partiduak ere orain arteko bide bera segitu zuen. Bigarren zatian erakutsi zuen etxeko taldeak bere joko onena, nahiz eta lurreko baloirik ez eduki eta horrek euren alde ez egin. Hala ere, gai izan ziren intentsitatea jartzeko, zelaian ongi egoteko eta errandakoa betetzeko. Bertze bi gol gehiagorekin erabakita utzi zuten neurketa eta bertze hiru puntu ere eskuratu zituzten irundarrek. 

Alberto Manceboren taldea bigarren sailkatua da, 18 punturekin, eta Real Sociedad C liderra puntu bakarrera du. Denboraldi hasiera honetan, zazpi partidutik sei irabazi ditu eta bakarra galdu. Hain zuzen ere liderraren kontra galdu zituen puntuak Mariño Real Unionek. 

Mireia Zumeta kapitainak egin du azken jardunaldi honen balorazioa.