Mariño Real Unionek Sestao River gainditu du
Mariño Real Unionek 2-0 garaitu zuen asteburuan Sestao River Ugalde-Ventas zelaian. Talde irundarra garaipenaren bidean sartu da berriz ere, denboraldia bukatzeko lau jardunaldi soilik gelditzen direnean. Hiru puntu gehiago poltsikoratuta, sailkapeneko laugarren postuan mantentzen da Imanol Gomezen taldea, 61 punturekin guztira. Aitzinetik, Elorrio taldea dago, hirugarren postuan 64 punturekin. Gibeletik berriz, Eibar 59 punturekin. Aste Santua dela eta, Euskal Ligak astebeteko etenaldia izanen du, baina apirilaren azken asteburuan martxan jarriko dira berriz ere, azken lau partiduei aitzin egiteko. Mariño Real Unionen azken lau aurkariak Erandioko Betiko Neskak, Lakua de Vitoria, Ugao eta Bizkerre izanen dira. Azken hau, sailkapeneko bigarren postuan dago, 70 punturekin guztira.