Mariño Real Unionek porrota jaso zuen Elorrioren kontra
Mariño Real Unionek 2-1eko markagailuarekin galdu zuen asteburuan Elorrio taldearen kontra. Mireia Zumeta kapitainak aipatu duenez, “futbolari buruz gutxi hitz egin daiteke” partidu honi dagokionez. Gaineratu duenez, “nahiko lotsagarria izan zen partidua. Futbol gutxi ikusi zen eta nahiko gauza itsusiak”. Hau ikusirik eta porrota jasota, frustrazioa izan zen nagusi taldean partidua bukatzerakoan. Hala ere, gauza positiboak atera dituzte taldekideek. Izan ere, Mariño Real Unioni dagokionez, Zumetak adierazi du talde heldu bat ikusi zela zelaian: “Talde heldu bat ikusi genuen. Azkenean, horrelako partiduetan buruarekin jokatu behar da, hankekin baino gehiago eta horrela izan zen. Hain talde gaztea izateko, heldutasun handia ikusi zen eta alde horretatik, pozik gelditu ginen”. Honen ondotik, Zestoa jasoko dute irundarrek etxean eta bitartean, “lanean jarraitu behar” dutela argi dute.