Mariño Real Unionek nagusitasunez irabazi zuen Altzarraten

2024/10/01
Talde irundarrak 0-8ko markagailuarekin irabazi zion Altzarrateri, denboraldiko hirugarren garaipena eskuratuz.
Mariño Real Unionek nagusitasunez irabazi zuen Altzarraten
Altzarrate KE 0
8 Mariño Real Union
Mariño Real Unionek ezin hobe hasi du Euskal Ligako ibilbidea. Lau jardunalditik hiru irabazi dituzte eta azken garaipena asteburuan bertan erdietsi zuten, Altzarrate taldearen kontra. Nagusitasuna erakutsi zuten etxetik kanpo eta 0-8ko markagailu zabalarekin irabazi zuten. Lehen minututik hasi ziren joko ona zelairatzen eta honek zortzi gol sartzea ekarri zuen. Horrez gain, euren atea hutsean utzi zuten eta urrezko hiru puntu batu zituzten. Sailkapen orokorrari begira, bederatzi puntu dituzte orain irundarrek eta seigarren postuan kokatu dira. 
Ane Lopetegui, Mariño Real Uniongo jokalaria: