Mariño Real Unionek itxura ona eman zuen Reala liderraren aitzinean

2025/01/28
Talde irundarrak ezin izan zion Euskal Ligako liderrari irabazi (0-2), baina Ugalde-Ventas zelaian behar bezalako jokoa zelairatu zuten eta garaipena zaildu egin zion Realari.
Mariño Real Unionek itxura ona eman zuen Reala liderraren aitzinean
Mariño Real Union 0
2 Reala

Mariño Real Unionek 0-2 galdu zuen pasa den asteburuan, Reala liderraren kontra. Puntuek ihes egin bazuten ere, talde irundarra pozik gelditu zen egindako lanarekin. Talde indartsu bat zailtasunetan jarri zuten eta partidu lehiakor eta intentsoa jokatu zuten ere, jardunaldirako markatuak zituzten helburuak lortuz. 

Mireia Zumeta jokalari eta kapitainak aipatu duenez, “oso partidu intentsoa, lehiakorra eta gogorra izan zen”, pasa den asteburuan Realaren kontra jokatutako. Liderraren bisita jaso zuen talde irundarrak eta galdu egin bazuten ere, Zumetak azpimarratu duenez, “zelairatu genuen taldea askoz gogorragoa eta intentsoagoa izan zen”. Gaineratu duenez, partidu horretarako markatutako helburu guztiak lortu zituela Mariño Real Unionek: “Garaipenik ez genuen lortu, baina bai helburuak bete. Helburu argiekin aritu ginen eta horiek bete genituen”. 

Zumetak adierazi du taldeari “exijitzen ahal zaion bakarra esfortzua dela eta hori %100ean bete” zituztela. Puntuek ihes egin bazuten ere, “Realak bere zelaian jokatu behar izatea” lortu zuen talde irundarrak, eta alde horretatik, “oso pozik” gelditu zen Imanol Gomezen taldea. “Lehen minututik lehiatu genuen eta sentsazio onekin bukatu genuen”, kapitainak aipatu bezala. 

Honen ondotik, Anaitasuna bisitatuko du Mariño Real Unionek eta horretarako prest daude guztiak.