Mariño Real Unionek hiru puntu gehiago batu zituen etxean
Mariño Real Unionek bertze garaipen bat eskuratu zuen, pasa den asteburuan etxean, Bizkeneskak taldearen kontra. 1-0eko markagailuarekin irabazi bazuten ere, Imanol Gomezen jokalariek ez zuten behar bezalako jokoa erakutsi etxeko zelaian. Lehen zatian, ez ziren gai izan astean zehar prestatutako guztia erakusteko eta baloiaren jabetza edukitzeko. Atsedenaldia ongi aprobetxatu zuten akatsak zuzendu eta jarrera aldatzeko eta bigarren zatian somatu zen hori. Baloiarekin joko gehiago erakusten hasi ziren eta honela ailegatu zen jardunaldiko gol bakarra. 1-0ekoarekin, lasaitasun gehiagorekin segitu zuten lanean, nahiz eta aurkariak ere joko ona zelairatu. Azkenean, Mariño Real Unionekoak gai izan ziren euren aldeko markagailua mantentzeko eta sailkapenera bertze hiru puntu batzeko.
Ane Lopetegui jokalariek egin du partiduaren balorazioa.