Mariño Real Unionek hiru puntu ekarri zituen Bilbotik bueltan

2025/02/18
Talde irundarrak ez zuen bere partidurik onena jokatu, baina gol bat sartuta eta kontran heldu zen bertze bat geldituta, 1-0 irabazi zuen Bilbao Artizarrak taldearen kontra.
Mariño Real Unionek hiru puntu ekarri zituen Bilbotik bueltan
Bilbao Artizarrak FK B 0
Mariño Real Union 1

Mariño Real Union ez zen behar bezala zelairatu pasa den asteburuan Bilbon. Bertako Bilbao Artizarrak taldearen kontra jokatu zuten irundarrek eta 1-0eko markagailuarekin irabazi zuten, nahiz eta etxekoek partidu hobea jokatu. Ane Lopetegui jokalariaren iritziz, “zelaiaren egoerak baldintzatu” zuen irundarren joko eta intentsitatea. “Honi buelta ematen saiatu ginen, baina gauzak ez ziren nahi genuen moduan atera”, gaineratu du. 

Hala ere, lehen zatian, gol bat sartu zuen Mariño Real Unionek, aurkariak egindako falta baten ondorioz etorri zena. Bigarren zatian gainera, Maria Diez atezainak penalti bat gelditzeko gai izan zen eta horrela, 1-0eko markagailuarekin bukatu zen neurketa, jardunaldiko hiru puntuak poltsikoratuz. Lopeteguik onartu bezala, aurkaria “hobea” izan zen, baina puntuak Mariñok batu zituen.