Mariño Real Unionek garaipen batekin hasi du denboraldiko bigarren itzulia
Denboraldiko bigarren itzuliari garaipen batekin eman zion hasiera Mariño Real Unionek. Añorgaren kontra jokatu zuen lehen jardunaldi hau eta 0-3ko markagailuarekin irabazi zuen. Talde irundarra sentsazio honekin itzuli zen etxera eta gogoz dago hurrengo partiduei ere aitzin egiteko.
Mireia Zumeta Mariño Real Uniongo jokalari eta kapitainak aipatu duenez, “oso sentsazio onekin” bukatu zuten denboraldiko lehen partidua, bai lehen zatian eta baita bigarrenenan ere egindako kan bikainagatik. “Normalean, bigarren zatietan ematen diogu buelta partiduari, baina oraingo honetan ez zen beharrezkoa izan. Lehen zatian oso ongi egin genuen lan eta bigarrenean, horri segidan eman genion”, gaineratu du. “Konfiantzaz” jokatu zutela ere azpimarratu du Zumetak eta agian hori izan zen gakoa, “oso intentsoak” izateaz gainera. “Ez genuen akatsik egin nahi eta oso adi egon ginen. Baloi azkarrak jokatzen saiatu ginen eta akatsak egin bagenituen ere, erantzun azkarra eman genien horiei”, onartu du.
Horrek guztiak 0-3ko emaitzarekin irabazteko balio izan zien irundarrei eta gogoz hasteko denboraldiko bigarren itzulia. Heldu den asteburuan, Reala liderra hartu beharko dute etxean eta orain duten motibazioa atxiki nahi dute horretarako. Lanean arituko dira aste honetan zehar hurrengo hitzordua ongi prestatzeko eta orain arte egindako lana ere sendotzeko.