Mariño Real Unionek ezin izan zuen garaipena eskuratu etxean

2025/03/11
Basauriko Kimuak izan zuen aitzinean talde irundarrak eta 1-2ko emaitzarekin bukatu zuten neurketa. Lehen gola sartuta, aurretik jarri zen Imanol Gomezen taldea, baina futbol guti ikusi zen jardunaldi batean, markagailua iraultzeko gai izan zen bisitaria.
Mariño Real Unionek ezin izan zuen garaipena eskuratu etxean
Mariño Real Union 1
2 Basauriko Kimuak

Mariño Real Unionek 1-2 galdu zuen pasa den asteburuan etxean Basauriko Kimuak taldearen kontra. Futbol guti ikusi ahal izan zen Ugalde-Ventas zelaian eta horrek ez zien etxekoei lagundu. Haserrea eta frustazioa kudeatu behar izan zuten Mariñokoek eta ezin izan zioten aurkariari aurre egin. 

Intentsitate handik jokatu zuten neurketa Mariño Real Unionek eta Basauriko Kimuak, 90 minutuetan mantendu ahal izan zutena. Lehen gola, hala ere, etxekoena izan zen eta euren alde jarri zuten neurketa, 1-0eko markagailuarekin. Hala ere, akats bat izan zuten ondotik lehen lerroan eta emaitza berdindu egin zuen Basauriko Kimuak. Honen ondotik, “burua galdu” zutela aipatu du Mireia Zumeta talde irundarreko jokalari eta kapitainak. “Kexak” izan ziren nagusi eta “partidua momentu oro gelditua” egon zen. Honek “haserrea eta frustrazioa” eragin zuen Imanol Gomezen jokalarien artean eta ezin izan zioten partiduari buelta eman. Zumetak aipatu duenez, “guk futbola egiten dakigu, baloia mugitzen” eta hori ez zen posible izan. 

Porrot honekin, bostgarren postuan kokatu da Mariño Real Union, 49 punturekin. Heldu den asteburuan, Bizkeneskak taldea bisitatuko dute irundarrek eta lanean segituko dutela aipatu dute jokalariek, garaipena berriz ere eskuratu bitarte.