Mariño Real Unionek denboraldiko laugarren garaipena eskuratu zuen Ugalde-Ventas zelaian

2024/10/08
Euskal Ligan debuta egin duen denboraldi hasiera honetan, partidu bakarra galdu du talde irundarrak. Asteburuan lortu zuten azken garaipena, etxean, Bilbao Artizarrak taldeari 3-0 irabazita.
Mariño Real Unionek denboraldiko laugarren garaipena eskuratu zuen Ugalde-Ventas zelaian
Mariño Real Union 3
0 Bilbao Artizarrak

Denboraldi hasiera bikaina egiten ari da Mariño Real Union taldea Euskal Ligan. Real Sociedad "C"ren kontra galdu egin bazuen ere, bertze lau neurketak irabazi egin ditu eta 12 puntu batu ditu guztira sailkapen orokorrean. Azken garaipena etxean erdietsi zuen talde irundarrak, Bilbao Artizarrak taldearen kontra. 3-0eko markagailua lortu zuen eta horrela, hiru puntuak osorik poltsikoratu. Sailkapen orokorrari begira, bostgarren postuan kokatu da Irungo taldea, Eibarrekin berdinduta. Aitzinetik, puntu bakarrera, Elorrio, Real Sociedad eta Bizkerre dituzte eta bi puntutara, liderra den Basauriko Kimuak.