Mariño Real Unionek banako berdinketa erdietsi zuen Hernaniren kontra

2024/11/12
Irabazten hasi zen talde irundarra, 0-1eko markagailuarekin, eta Hernanik bigarren zatian lortu zuen emaitza berdintzea, talde bisitaria bat guttiagorekin gelditua zela aprobetxatuz.
Mariño Real Unionek banako berdinketa erdietsi zuen Hernaniren kontra
Hernani CD 1
1 Mariño Real Union

Mariño Real Unionek banako berdinketa erdietsi zuen, pasa den asteburuan, Hernaniren kontra. Irabazten hasi bazen ere, bigarren zatian, bat guttiagorekin gelditu zen talde irundarra, atezainari txartel gorria atera baitzion epaileak. Egoera aprobetxatu zuten etxekoek eta berdinketa lortu zuten, jardunaldiko puntuak banatuz. 

Lehen zatian hobeki aritu zirela onartu du Mireia Zumeta Mariño Real Uniongo kapitainak. Gol bat sartuta, atsedenaldira 0-1eko markagailuarekin irabazten joan ziren. Bigarren zatian berriz, maldan gora jarri zitzaien partidua. Izan ere, atezinara txartel gorria atera zion epaileak, aurkariaren jokaldia mozteagatik. Kanporaketa justua izan zela aipatu dute taldekideek eta jokalari bat guttiagorekin lanean segitu behar zutela ere ikusi zuten. 

Horrela egin zuten, baina Hernani ongi aprobetxatu zuen egoera nahasi hau. 70. minutuan, korner batean, gola sartu eta emaitza berdindu zuten etxekoek. Mariño Real Unionek lanean segitu zuen, amore eman gabe, baina ezinezkoa egin zitzaien berriz ere markagailua iraultzeko. 

Puntu bat irabazita, sailkapeneko hirugarren postura mugitu dira irundarrak. Mireia Zumetak aipatu bezala, “taldeak ez du burua jeisten, lanean ongi segitzen du, eta elkarrekin gaudela erakutsi genuen”. Beraz, garaipenik gabe, baina taldeak duen indar horrekin gelditu ziren Imanol Gomezen jokalariak, hurrengo jardunaldietan ere garaipenak batzen segitzeko. 

Mireia Zumeta Mariño Real Uniongo jokalari eta kapitaina.