Mariño baino gehiago izan da Ardoi

2016/11/15
Mariño baino gehiago izan da Ardoi

ARDOI: Jaione, Alba, Uxue, Nerea, Marián, Julia, Idoia, Bea, Celia, Laura, Patri Z. Aldaketak: Leire, Yessi, Lorena.

MARIñO: Laura, Udane, Maddalen, Lide, Erkuden, Ane, Marina, Lara, Ane L., Uxue, Lucía. Aldaketak: Laura G., Garbiñe.

GOLAK: 1-0 Idoia (24'); 2-0 Leire (89').

Zizur Nagusiko El Pinarren galdu zuen Mariñok, Emakumeen Bigarren Mailako hamargarren jardunaldian. Etxeko taldea, Ardoi, nagusi izan zen. 24.minutuan lortu zuen lehen gola, eta eroso aritu zen ondoren. Mariñok berdinketaren bila arriskatu behar izan zuen bigarren zatian, eta nafarrek norgehiagoka erabakitzeko aprobetxatu zuten, lehia amaitzeko zorian zela. Sailkapeneko zortzigarren tokian dago Mariño.