MARC VALESEK ANDORRAKO SELEKZIOAREKIN JOKATUKO DITU EUROPARAKO SAILKAPEN PARTIDUAK

2023/03/07
MARC VALESEK ANDORRAKO SELEKZIOAREKIN JOKATUKO DITU EUROPARAKO SAILKAPEN PARTIDUAK

Errumaniako eta Kosovoko selekzioen kontra arituko da Andorra martxoaren 25 eta 28an, hurrenez hurren

Marc Valesek Andorrako selekzioarekin jokatuko ditu 2024ko Europarako sailkapen partiduak. Bere herrialdeko taldeak deitu du Vales, martxoaren 25ean eta 28an Errumaniako eta Kosokovo selekzioen kontra aritzeko, hurrenez hurren. Real Uniongo jokalaria martxoaren 20an bilduko da Andorrako selekzioarekin eta nazioarteko hitzorduak bukatzerakoan itzuliko da berriz ere Irunera.