MARC VALES REAL UNIONGO JOKALARI BERRIA
Klub txuribeltzak bertan behera utzi du Jose Carrillorekin orain dela gutxi sinatutako kontratua
Real Unionek fitxaketa berri bat jakinarazi zuen atzo. Marc Vales izanen da talde txuribeltzeko atzelari berria. Bere fitxaketak Jose Carrilloren falta ordezkatuko du, izan ere, klubak orain dela gutxi Carrillorekin sinatutako akordioa bertan behera utzi du.
Aldaketak egon dira azken aldian talde txuribeltzean. Alde batetik, orain dela gutxi Jose Carrillorekin sinatutako akordioa bertan behera utzi du Real Unionek. Izan ere, jokalariak ez ditu azterketa medikuak gainditu eta beraz, ezingo da talde irundarren aritu.
Carrilloren falta ordezkatzeko, klub txuribeltzak bertze mugimendu bat egin du eta Marc Vales kontratatu du denboraldi honen bukaerara arte. Andorrako jokalaria atzeko lerroan arituko da eta Irungo klubak bere ibilbide profesionala goraipatu nahi izan du. Izan ere, Vales UE Sant Julia, FC Andorra, CE Sabadell “B”, UD Ibiza “B”, CD Binefar, CA Monzon, Atletico Baleares, Real Madrid “C”, Real Zaragoza “B”, CE L´Hospitalet, SJK Seinäjoki (Islandia), Sandefjord Gotball (Norvegia) eta KDA FC (Malasia) taldeetan aritu da. Honez gain, jokalari internazionala da, Andorrako selekzioarekin 80 partidu baino gehiago jokatuko baititu.