MARATOI MODALITATEAN, SANTIAGOTARRAK EUSKADIKO TXAPELDUN

2021/05/05
MARATOI MODALITATEAN, SANTIAGOTARRAK EUSKADIKO TXAPELDUN

478 puntu eskuratuta, talde irundarrak Arabako Ulibarri-Ganboa urtegian jokoan jarri zen maratoi modalitateko Euskadiko Piraguismo Txapelketa bereganatu zuen.

Santiagotarrakek emaitza bikainak lortzen jarraitzen du. Aulki mugikorreko emakumezkoen zortzikoak Gipuzkoako Txapeldunak bilakatu baziren, Santiagotarrkeko palisten Arabako Ulibarri-Ganboa urtegian erakutsitako emanalidek talde irundarra Euskadiko Txapeldun bilakatzea ahalbidetu zuten. Oraingo honetan, maratoi modalitatean aritu ziren, maila guztietan, eta 478 eskuraturik, Pasaia Kayak eta Itxas Gainen aurretik bukatu zuten.

Orotara, 17 domina eskuratu zituzten: 6 urrezkoak, 7 zilarrezkoak eta 4 brontzezkoak. Gizonezkoen kadete mailan, azpimarratzeko erakusteldia egin zuten Santiagotarrakeko palistek; K1 eta K2 modalitateetan, podiumeko hiru koskak osatu zituzten.

Urrezko domina eskuratu zituzten palistak honako hauek izan ziren:

Ian Anatol K1 Kadete gizona

Oihan Arrondo – Aimar Modenes K2 Kadete gizonak

Pablo Muiño C1 Kadete gizonak

Malen Juaristi – Naroa Larrarte K2 Kadete emakumeak

Eider Amundarain K1 Junior emakumeak

Martin Miranda K1 Junior gizonak

Aitor Zabalak, Santiagotarrakeko entrenatzaileak, palista guztien lana “ona eta harro egotekoa” izan zela goraipatu zuen. Horrekin batera, “azken urteetako emaitzei jarraipena eman diegula”, adierazi zuen.

Asteburu honetan, Ponetvedran Espainiako Txapelketa.

Euskadiko Txapelketaren ostean, asteburu honetan Pontevedrarantz bidaiatuko dute Santiagotarrakeko 27 palistek Espainiako Txapelketa jokoan jartzeko. Junior eta senior mailako lehen bi sailkatuek txapelketa internazionaletara joateko txartela eskuratuko dute; beraz, txapelketa garrantzitsua dela esan genezake.

Aitor Zabalaren arabera, “taldearen lana ikusita, emaitza onak eskuratzeko aukera izango dutelakoan gaude. Indibidualki zein kolektiboki kluben arteko sailkapenean”.