MALEN JUARISTI HAMAHIRUGARREN MUNDUKO JUNIOR TXAPELKETAN
Santiagotarrak taldeko piraguistak, Munduko Txapelketa debutatu ondotik, Espainiako selekzioaren deia jaso du
Malen Juaristi piraguistak debuta egin du Danimarkan ospatu den Munduko Junior mailako Maratoi Txapelketan. K1ean aritu zen irundarra eta ohorezko hamahirugarren postua lortu zuen bertan.
Hamahirugarren postuan sailkatu zen Malen Juaristi Santiagotarrak taldeko lehen mailako juniorra. Lehen aldia zuen Munduko Txapelketan eta arrakastazko postua eskuratu zuen bertan. Lorpen honek gainera, bertze garaipen bat ekarri du ondotik. Izan ere, Juaristik Espainiako selekzioaren deia jaso du berriki, heldu den denboraldian junior mailako pista taldearekin batzekoa alegia. Bigarren urtea izanen da irundarrarentzat selekzioarekin, eta lehen hitzordua Trasonan (Asturias) izanen du, entrenamenduak Batxilergoko ikasketekin uztartuko dituen lekua hain zuzen.
Nerea Garcia 23 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin
Nerea Garcia piraguistak ere 23 urtez azpiko Espainiako pista selekzioaren deia jaso du. Garciarentzat hirugarren aldia da taldearekin batzen dena eta oraingo honetan, Sevillan elkartuko dira denboraldi hasieran.