MALEN IDARRAMENDI: "NIRE AMETSIK HANDIENA JOKU OLINPIKOETAN EGOTEA DA"
2024/05/03
Malen Idarramendik bere burua gimnasta moduan irudikatzen du etorkizunera begiratzen duenean. Joku Olinpikoetan egon nahiko luke noizbait eta horretarako, pausu ezin hobeak ematen ari da.Heldu den maiatzaren 12an Azkaineko Ur Joko klubeko gimnasia artistikoko 10-12 urte arteko taldeak Amiensen jokatuko du Frantziako nazio mailako finala. Denboraldia laugarren postuan bukatu dute eta horrek final handi horretan egoteko eskubidea eman die, nazio mailako talde onenen artean. Amaia, Elina, Malen eta Nerea dira bertan egonen diren ordezkariak eta, hain zuzen ere, horietako batekin, Malen Idarramendi hendaiarrarekin, izan gara eta berak kontatu digu nola daramatzaten prestakuntza guztiak.