Maldan gora jarri zaio kanporaketa Leka Eneari
2017/11/29
ETTU Cup lehiaketako hirugarren faseko lehen partida galdu du Leka Eneako gizonezkoen talde nagusiak, Austrian, Stockerau talde indartsuaren etxean (3-1). Dorde Borcic-ek lortu du puntu bakarra, Jaime Vidalek eta Endika Díezek ez baitute haien partidak irabaztea lortu.
Itzulikoa abenduaren 17an izango da, Irungo Sonia Etxazarretan. Desabantaila handia da, baina hari buelta ematen eta historia egiten ahaleginduko da Leka Enea. Izan ere, inoizko emaitza onena berdindu du Leka Eneako gizonezkoen talde nagusiak, Europako ETTU Cup lehiaketako hirugarren fasera iritsita. Hamasei talde hoberenen artean dago, momentu honetan.