MAITE ESTOURNES, JOEL ERANSUS ETA ITZEL REGUERO BIDASOA SQUASH SARIKO TXAPELDUN

2024/05/07
MAITE ESTOURNES, JOEL ERANSUS ETA ITZEL REGUERO BIDASOA SQUASH SARIKO TXAPELDUN
Hamaikagarren aldiz jokatu zen asteburuan Artalekun Bidasoa Squash Saria eta, bertze urte batez, arrakastaz ospatu daXI. Bidasoa Squash Saria ospatu zen pasa den asteburuan Artalekun. Guztira, 48 jokalari aritu ziren lehian, senior eta junior mailako kategorietan. Irabazleen artean, emakume seniorren kategorian Lur Alai Squash Klub antolatzaileko Maite Estournes hendaiarra izan zen garailea, Irune Peinado (Benedikta), Ione Iturria (Lur Alai) eta Nagore Cirionen (Benedikta) aitzinetik. Gizonen sailkapenean, Joel Eransus egungo Euskadiko txapelduna nagusitu zen (CD Amaya) eta gibeletik, Xabi Azaldegi (Lur Alai), Iñigo Iriarte (Oberena) eta Adrian Beloki (CD Amaya). Junior mailan, Itzel Reguero (Freesquash Gasteiz) izan zen garailea, Dani Khayat (Oberena), Miguel Orive (El Cid Burgos) eta Unax Mariezkurrenaren (Lur Alai) aitzinetik. Gorka Arretxe Lur Alai Squash Klubeko ordezkariak egin du txapelketaren balorazioa: