Mailarik onena berreskuratu du Hendaiak

2017/03/08
Mailarik onena berreskuratu du Hendaiak

LANNEMEZAN: Maurel - Rossignol, Durancet, Dubarry, Belzunce (Despiau 6') - Dupont,
Cieutat (Philippe 45') - Seite (58'), Viau G, Rouch (Malaret 41') - Monto (Piques 41'), Dasté- Rixens, Pujo, Fontaine (Bessou 60').
HENDAIA: Bainçonau - Danjou, Jaubert-Alzate, Gaillardet, Artayet - Jimenez, Lopez-Herrero - C. Pinon, Betachet, Le Calvez - Vial, Zubizarreta - Hiriart, Azpiroz, Larribe.
Aldaketak: Cazet, Eceizabarrena, Ibarburu, V. Pinon, Labarthe, Laurent, Mondela.

Multzoko lidergoan sendo jarraitzen du Hendaiak, Lannemezan aurkari zuzenaren etxean irabazi ondoren. Abenduaz geroztik ez zebilen oso fin, baina Eguberrien aurreko maila berreskuratu zuten xuriek igandean, arerio lehiakor bati aurre egiteko. Norgehiagoka estua izan zen, eta markagailuan atzetik ibili ziren bidasoarrak luzaroan. Azken minutu erabakigarrietan, ordea, gehiago izan ziren. Hiru jardunaldi gelditzen dira liga amaitzeko, eta bost puntuko errenta du orain Hendaiak, Maule bigarren sailkatuarekiko.