Mailari eutsi dio Hondarribiak

2018/05/28
Ohorezko Maila Erregionalean jarraituko du Hondarribia Futbol Elkarteak. Azken jardunaldian lortu du helburua, enegarren aldiz. Berdinketarekin aski zuten berdeek, baina 1-0 mendean hartu zuten Aretxabaleta, larunbatean Hondartzan.
Mailari eutsi dio Hondarribiak
Hondarribia 1
0 Aretxabaleta

Ohorezko Maila Erregionalean jarraituko du Hondarribia Futbol Elkarteak. Azken jardunaldian lortu du helburua, enegarren aldiz. Berdinketarekin aski zuten berdeek, baina 1-0 mendean hartu zuen Aretxabaleta, larunbatean Hondartzan.

Bigarren zatian iritsi zen Hondarribia FE-ren gola, 57.minutuan. Ospakizun handiaren ondoren, abantailari eusteko lanari ekin zion etxeko taldeak. Aurkariaren oldarraldiak gelditzeko gai izan ziren, urrezko hiru puntuak eskuratzeko. Lasai atseden hartu ahal izango dute orain berdeek. Hamabosgarren tokian bukatu dute liga, 36 punturekin. Real Union B hamaikagarren izan da, 40rekin.