Mailari eusteko lehian dabiltzan taldeak hurbildu zaizkio Mariñori
Nª SEñORA DEL BELEN: Paula, Lidia (Paola 6'), Ana, Sandra, Lorena (Asia 80'), Celia, Loreto, Güemes, Marta (Andrea 84'), Natalia, Gadea (Bea 65').
MARIñO: Laura, Udane, Gorbea, Lide, Nekane, Lara, Ane, Sara, Ey, Uxue (Maddi 61'), Marina.
GOLAK: 1-0: Güemes(18') ; 2-0: Natalia (44'); 2-1: Ey (67').
Jaitsieraren mehatxua urrun samar uzteko aukera ona galdu du Emakumeen Bigarren Mailako Mariñok. Burgosen galdu zuen igande goizean, Nuestra Señora de Belén taldearen etxean (2-1). Lehen ordu laurdenean nagusi izan ziren urdinak, baina lehen aukeran 1-0ekoa sartu zuen etxeko taldeak, 18.minutuan. Atsedenaldiaren atarian bigarrena egin zuen Nª Señora del Belenek, eta abantaila erosoarekin hartu zuen aldagelarako bidea. 67.minutuan aldea murriztu zuen Eyk, eta azken minutuetan berdintzeko abaguneak izan zituen Mariñok. Baina ez zuen lortu, eta esku hutsik itzuli zen etxera.
Ondorioz, hamargarren posturaino jaitsi da talde irundarra. Ligaren hasiera kaskarraren ondoren, urdinek hobera egin zuten Gabonerako etenaren aurretik. Oporretatik bueltan, aldiz, ez dabiltza fin. Bi neurketa berdindu, eta beste bi galdu dituzte hilabete honetan. Bi aste izango dituzte orain, hurrengo hitzordua ondo prestatzeko. Seigarren tokian dagoen Aurrera hartuko du Mariñok, otsailaren 21ean.