Mailari eusteko azken aukera izango du Mariñok

2017/04/25
Mailari eusteko azken aukera izango du Mariñok

Jardunaldi bakarra gelditzen da Emakumeen Bigarren Mailako Liga bukatzeko. Jaitsiera ekiditeko lehian, bizirik heldu da Mariño, baina irabaztera behartuta dago. Barakaldon jokatuko du igande eguerdian, Pauldarrak arerio zuzenaren kontra. Irabazten duenak, Bigarren Mailan jarraituko du hurrengo denboraldian. Garaipena lortu ezean, maila galduko du Mariñok.

Joan den igandean Irungo zaleak agurtu zituen Mariñok, etxeko azken neurketan. Partida duina egin zuen Logroño hirugarren sailkatuaren aurka, baina ez zuen golik sartu, eta arerioak bakarra behar izan zuen hiru puntuak biltzeko (0-1). Aukera hura galduta, azkenekoan saiatu beharko dira urdinak.