MAIDERREK ETA ITSASOK JANTZI DUTE EMAKUME PALA TXAPELKETAKO TXAPELA

2023/06/06
MAIDERREK ETA ITSASOK JANTZI DUTE EMAKUME PALA TXAPELKETAKO TXAPELA

Jostaldin jokatu zen finalean 6-20 irabazi zieten Izaskun eta Agurtzane bikoteari

Emeki Emakume Elkarteak antolatutako VIII. Emakume Pala Txapelketak badu dagoeneko bikote irabazle berria. Pasa den larunbatean, Jostaldi frontoian jokatu zen finalean, Maider Aginagalde Ugalde eta Itsaso Igiñiz Barrio bikoteak irabazi baitzien Izaskun Amunarriz Izagirre eta Agurtzane Berastegi Aizpuruari.

Bertze behin giro bikaina egon da Emakume Pala Txapelketako hiru jardunaldietan. Bikote bakar batek jantzi badu txapela ere, bertze guztiek ere irabazleek bezain bertze gozatu dute txapelketaz. Azken jardunaldian Jostaldi okupatu eta bertan, jokatu zuten finala ohiko moduan. Bertan nagusitu zitzaion Maider Aginagalde Ugalde eta Itsaso Igiñiz Barrio bikotea, Izaskun Amunarriz Izagirre eta Agurtzane Berastegi Aizpurua bikoteari, 6-20ko markagailuarekin.

Honen ondotik, bestari bukaera emateko batukada feministak alaitu zuen giroa eta musikaz eta dantzaz lagundurik, borobildu zuten hiru asteetako jarduna.