MAIALEN MUÑOZ ETA CHAKIB LACHGAR GARAILEAK MARATOI ERDIAN
10 kilometroko lasterketan berriz, Sara Villasantek eta Unai Arroyok eskuratu zuten lehendabiziko postua
Igande goizean ospatu zen Loiola Altura y Uria – Irungo Maratoi Erdia +10K – NT2 lasterketaren IV. edizioa. Pandemiaren ondorioz, aurreko urtean ez zen antolatu, baina aurten berriz ere Irungo kaleetan barrena lasterkariak ikusteko aukera egon da. Euripean baina 800 korrikalarik baino gehiagok parte hartu zuten bi modalitatetan, maratoi erdian eta 10 kilometroko lasterketan.
10 kilometroko lasterketan, Bidaso Atletiko Taldeko Sara Villasante eta Unai Arroyo helmugaratu ziren lehendabizi, biak ere probaren denbora-marka hautsiz, 36:26 Villasantek eta 30:34 Arroyok. Maratoi erdian ere Maialen Muñozek lehendabiziko postuaz gain, errekorra lortu zuten 1:22,19ko denboran helmugaratu. Gizonezkoetan berriz, Chakib Lachgarrek garaipena errepikatu zuen lasterketa honetan, amaierara arte Carles Montllirrekin estu lehiatu ondoren.
Horrela gelditu zen podium-a modalitate guztietan:
10K - Emakumezkoak:
- 1º) Sara Villasante 36:26 – Errekorra
- 2º) Sandra Martínez 40:52
- 3º) Yune González 41:14
10K - Gizonezkoak:
- 1º) Unai Arroyo 30:34 – Errekorra
- 2º) Unai Ibarra 32:07
- 3º) Raúl Gómez 33:40
Maratoi Erdia - Emakumezkoak:
- 1º) Maialen Muñoz 1:22,19 – Errekorra
- 2º) María San Román 1:29,57
- 3º) Tania Sáez 1:30,54
Maratoi Erdia - Gizonezkoak:
- 1º) Chakib Lachgar 1:10,11
- 2º) Carles Montllir 1:10,27
- 3º) Asier Martínez 1:11,33