LUZAPENEAN KALE ERROIBIDEK

2019/02/11
Lakua Centro-San Prudentzioren aurka irabazi gabe jarraitzen dute irundarrek, 75-73 neurketa estu batean
LUZAPENEAN KALE ERROIBIDEK
Lakua Centro-San Prudentzio 75
73 C.B. Erroibide

Atsedenaldiko jardunaldiaren ostean txapelketara bueltatzen zen Erroibide. Gasteizera bidaiatu zuten larunbatean bigarren itzuliko lehen jardunaldia jokatzera eta azken bi urteetan bezala, porrotarekin bueltatu ziren Euskal Herriko hiriburutik. Gora behera askoko neurketa izan zen, luzapen bat eta guzti jokatu behar izan zen, baina amaieran gakoa jaurtiketa libreetan zentratu zen eta garaipena gasteiztarren alde erori zen.

Gogotsu iruten zen Erroibide lehen laurdenean, baloia alde batetik bestera mugitzen zuten eta kontraerasoen bitartez neurketaren lehen abantailak lortu zituzten. Aldaketak egitera behartuta ikusi zen Sergio Martin, taldeko zenbait jokalarik falta ugari egin baitzuten, baina taldeak aurpegi bera erakusten jarraitu zuen. Horrela, lehen laurdena 9-13koarekin amaitu zen.

Bigarren laurdena ordea etxeko taldeak irabazi zuen. Erroibidek baino lau puntu gehiago lortu zituen, izan ere, lehen laurdenean oso deseroso egon ostean, San Prudentziok norgehiagokari buelta ematen saiatu zen. Ez zuen gauzatu ordea eta atsedenaldira 26-26ko berdinketarekin iritsi zen, dena jokatzeko.

Aldageletatik bueltan, 0-8 partziala lortu zuen Erroibidek, bazirudien neurketa hautsiko zutela, San Prudentziok bikain erantzun zuen irundarren partzialari eta hirugarren laurdena aurretik bukatu zuten (46-38). Lehen hiru minutuetan zortzi puntu eskuratu ondoren, gelditzen ziren zazpi minutuetan lau puntu besterik ez saskiratu zuen Erroibidek.

Baina irundarrek ez zuten azken hitza esan. Laugarren laurdenean hortzak estutu zuten eta azken minutuan bost puntutara hurbildu ziren. Gauzak oso zail ikusten zirenean, hiruko bat saskiratu zuen Erroibidek, gasteiztarrek bi jaurtiketa libre huts egin eta biko saskiraketa baten ondorioz, neurketa luzapenera joan zen.

Luzapenak laugarren laurdenaren bide berdina jarraitu zuen. San Prudentziok saskiraketa bat lortzen zuenean Erroibidek erantzuna ematen zion, eta alderantziz, uneoro. Berriro ere azken minutuetan erabakiko zen neurketa zeinen alde eroriko zen, eta azkenean garaipena etxean geratu zen, azken erasoan Erroibidek ezin izan baitzuen hirukoa sartu.

Nabarmendu beharrekoa da epaileek Erroibideri 31 falta kontran adierazi ziotela, San Prudentziori 17 adierazi zioten bitartean. Hainbeste falta adierazita, Irundarren hiru jokalarik bost faltekin kaleratuak izan ziren eta San Prudentziok 29 jaurtiketa libre sartzera ahalbidetu zuten. Larunbatean epaileek burutako lana ez zen hoberena izan.

Gauzak horrela, Erroibidek sailkapeneko zortzigarren izaten jarraitzen du, baina lau talde puntu berdinekin kokatuta daude. Oso estua dago aurten sailkapena eta irundarrak datorren astean Urdanetaren aurka irabaztera behartuak ikusten dira.