LUR-ALAIEK IX. BIDASOA TXINGUDI SQUASH SARIA OSPATU DU
Ostiral eta larunbatean ospatu ziren partiden ondoren, Sandra Perez, Xavi Blasco eta Unax Mariezkurrena izan ziren garaile
Aurreko asteburuan, ostiral eta larunbatean zehazki, Lur Alai Irungo squash klubak IX. Bidasoa Txingudi Squash Saria ospatu zuen. Euskal Ligaren barruan kokatzen den txapelketa da hau eta inoiz baino parte parte-hartzaile gehiago lehiatu ziren bertan.
Apirilaren 1ean eman zioten hasiera txapelketari eta 72 jokalari ibili ziren partidak jokatzen larunbat arratsaldera arte, 6 emakumezko, 54 gizonezko eta 12 gaztetxo guztira. Beste kiroletan ez bezala, txapelketa hauetan ez dituzte kanporaketak ospatzen eta kirolariak ahalik eta partidu gehien eskeintzeko ahaleginetan izan ziren, guztiek aukera berak edukitzeko, klubetik aipatu nahi izan duten moduan.
Azkenik, Iruñeako San Juan-Donibane klubeko Sandra Perez izan zen garailea emakumezkoen kategorian, Isabel Soto (Benedikta, Sestao), Irune Peinado (Benedikta, Sestao) eta Marta Corderoren (NikSquash, Gasteiz) aurretik. Taula nagusian aldiz, Xavi Blascok (Squash Proyect, Girona) irabazi zuen, James Himan (GEIEG, Girona), Paul Yañes (CD Amaya, Iruñea) eta Adrian Belokiren (CD Amaya, Iruñea) aurretik. Azkenik, 13 urte azpikoetan etxeko klubekoek podiuma bete zuten, izan ere, Lur Alaieko Unax Mariezkurrenak lortu zuen lehen postua, klubeko kide den Urko Gomezek bigarrena, Aratz Vilasek (Benedikta Squash, Sestao) hirugarrena eta laugarrena, Lur Alaieko Gorka Tafallek.
Lur Alai Squash Klubaren etorkizunerako proiektuak
Irungo Lur Alai Squash Klubak, aurten sortu den arren, gero eta talde handiagoa eraikitzea du helburu. Hamalau neska-mutilekin hasi da lan egiten, baina proiektua ikastetxeetara eta kalera zabaltzearekin batera, jokalari gehiago animatzea espero dute.
Klubeko kideen beste helburuetako bat Iparraldeko squash klubekin harremanak sustatzea da. Horretarako, larunbat honetarako, apirilak 9, Hiruak Bat lagunarteko txapelketa antolatu dute.