Lur Alai Squash Klubak Urte Berriko Txapelketarekin hasiko du 2025a

2025/01/07
2024a ere Gabonetako Txapelketarekin bukatu zuen klub irundarrak. Oraingo honetan, 20 partehartzaileekin, urteko lehen lehiaketa ospatuko du Artalekun urtarrilaren 11 eta 12an.
Lur Alai Squash Klubak Urte Berriko Txapelketarekin hasiko du 2025a

2024ko Gabonetako Txapelketa ospatu zuen Lur Alai Squash Klubak aurten ere. 15 jokalarik hartu zuten parte guztira, haur eta helduen artean, eta taldeka jokatu zuten lagunartekoa lehiaketa hau. Maila desberdinetako jokalariak tartekatuz, bortz talde egin ziren eta sailkapenik gabeko txapelketa ospatu zuten, betiko moduan eta antolatzaileak adierazitako moduan, “giro ederrean”. 

Hau ikusirik, 2025a modu berean hasteko proposamena egin du klub irundarrak. Horrela, urtarrilaren 11eta 12an, Urte Berriko Txapelketa ospatuko dute Artalekun. Izen emateak itxiak dituzte dagoeneko eta guztira, 20 jokalari izanen dituzte lehian bakarka, 12 heldu eta 8 haur. Orain dela urte batzuk goiz bakarrean jokatzen zen txapelketa hau, baina antolatzaileek aipatu dutenez, “hirugarren pista itxi zenetik, bi egunetan ospatu beharra dugu”. Honek izen emateak jeistea eragin du, antolatzaileen erranetan, baina edonola ere, giro ederrean ospatzen segitzea espero dute.