LUR ALAI SQUASH KLUBAK TALDEKAKO EUSKADIKO TXAPELKETA IRABAZI DU

2024/03/25
LUR ALAI SQUASH KLUBAK TALDEKAKO EUSKADIKO TXAPELKETA IRABAZI DU
Orain dela bi urteko finala errepikatu zen, baina oraingo honetan Irungo kluba gailendu zitzaion Sestaoko Benedikta Squash KlubariEuskadiko Taldekako Txapelketa ospatu zen pasa den larunbatean Gasteizen eta Irungo Lur Alai Squash Klubeko taldea izan da garailea. Sestaoko Benedikta Squash Klubaren kontra jokatu zuten finala, eta orain dela bi urte ez bezala, irundarrak izan ziren txapela jantzi zutenak. Hamaika taldek hartu zuten parte Euskadiko Taldekako Txapelketan, hiruna jokalariz osatuta. Lur Alai Squash Klubeko taldea Xabi Azaldegik, Iñaki Garciak eta Gorka Arretxek osatu zuten eta bigarren urtez segidan, finala jokatzeko txartela irabazi zuten. Orain dela bi urte bezala, Sestaoko Benedikta Squash Kluba izan zuten aitzinean eta azken txapelketan ez bezala, irundarrek eskuratu zuten garaipena. Alizia Txoperena II. Txapelketa NazionalaLur Alai Squash Klubak izanen duten hurrengo hitzordua Alizia Txoperenaren omenezko II. Txapelketa Nazionala izanen da. Apirilaren 19, 20 eta 21ean ospatuko da Artalekun eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Iberdrolak babesturiko lehiaketa izanen da. Klubak 3.000€-ko saria emanen dio irabazleari, eta aitzindu ahal izan dutenez, estatuko jokalari onenak espero dira bertan. Neurketak zuzenean YouTube bidez segitu ahal izanen dira.