Lucia Mariscal eta Iñaki Sanz garaile Gipuzkoako 23 urtez azpiko txapelketan

2025/01/15
Mariscalek 200 metroko lasterketan lortu zuen urrezko domina eta Sanz berriz, bi aldiz igo zen podiumeko koska gorenera, 200 metroko lasterketan, baita 400 metrokoan ere.
Lucia Mariscal eta Iñaki Sanz garaile Gipuzkoako 23 urtez azpiko txapelketan

Gipuzkoako 23 urtez azpiko txapelketa ospatu zen pasa den larunbatean Anoetako belodromoan eta bertan izan ziren Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeko kirolariak. Tartean, Lucia Mariscal eta Iñaki Sanz nagusitu ziren, guztira urrezko hiru domina lortuta. 

Lucia Mariscal Gipuzkoako txapeldun bilakatu zen Donostian, 200 metroko lasterketan 26,31 segunduko denbora eginez. Horrela, podiumeko koska gorenera igo zen urrezko domina jasotzeko. Iñaki Sanzek bere aldetik, urrezko bi domina poltsikoratu zituen bertan. Alde batetik, 200 metroko lasterketan irabazi zuen, 22,90 segundu eginez eta marka pertsonala lortuz. Bertzalde, 400 metroko lasterketan ere nagusitu zen, 50,37 segundurekin eta berriz ere marka pertsonala lortuta proba honetan ere. Urko Navarro bere taldekideak lagundu zion proba honetako podiumean, txapeldunorde izan baitzen (51,47 segundu).