Logroñon berdindu du Bidasoak

2018/03/04
LOGROÑO: Kupra, Sánchez Migallón (3), Kusan (2), Javier Muñoz (5), Kukic (3), Del Arco (3), Garciandía (2), Aginagalde, Montoro (4), Castro (2), Ángel Fernández (6). BIDASOA: Rangel, Crowley (2), Beltza, Kauldi (8), Renaud (2), Rodrigo Salinas (4), Popovic (4), Cavero, Aldaba (1), Nonó (5), Iker Serrano (1), Azkue (3). MARKAGAILUA: 2-3, 3-5, 7-7, 8-9, 12-9, 15-13 (atsedenaldia); 17-18, 20-20, 22-21, 25-22, 27-26, 30-30.
Logroñon berdindu du Bidasoak
Logroño 30
30 Bidasoa

LOGROÑO: Kupra, Sánchez Migallón (3), Kusan (2), Javier Muñoz (5), Kukic (3), Del Arco (3), Garciandía (2), Aginagalde, Montoro (4), Castro (2), Ángel Fernández (6).

BIDASOA: Rangel, Crowley (2), Beltza, Kauldi (8), Renaud (2), Rodrigo Salinas (4), Popovic (4), Cavero, Aldaba (1), Nonó (5), Iker Serrano (1), Azkue (3).

MARKAGAILUA: 2-3, 3-5, 7-7, 8-9, 12-9, 15-13 (atsedenaldia); 17-18, 20-20, 22-21, 25-22, 27-26, 30-30.

Puntu bat ekarri du Bidasoak Errioxatik, sailkapeneko bosgarren tokian dagoen Logroñoren etxean irabazita. Neurketa ona osatu du Jacobo Cuétararen taldeak, eta eragozpen handiak eragin dizkio Logroñori, hasiera-hasieratik. Markagailuan nagusi izan dira bidasoarrak, 20.minutura arte. 7-1eko partziala jaso dute orduan, eta etxeko taldeak agintea berreskuratu du atsedenaldirako (15-13).

Bigarren zatian, alabaina, Bidasoak estu hartu du Logroño, berriro ere. Etxeko taldeak kostata eutsi dio, tarteka. Hala ere, berdinduta iritsi dira taldeak azken minutura. Rangelek Imanol Garciandiaren jaurtiketa gelditu du lehenengo, eta Bidasoak norgehiagoka irabazteko abagunea ere eduki du. Jon Azkue saiatu da baloia sarera bidaltzen, baina Gurutz Aginagalde atezain irundarrak Bidasoaren garaipena ekidin du.