Ligaren hasierako talde onenetako bat menderatu du Unionek

2016/10/16
Ligaren hasierako talde onenetako bat menderatu du Unionek

REAL UNION: Otaño, Azkoiti, Ekhi, Esnaola, Urkizu, Rodellar, Alonso, Ozkoidi (Mujika, 63'), Juan Domínguez (Martins, 75'), Eizmendi (Hernáez, 69'), Galán.

RAYO MAJADAHONDA: Trenado, Nuñez (Rubén, 59'), Alves, Cidoncha, Oliva, Castro, Asencio, Romero (Blanco, 56'), Muñoz, Fidalgo, Portilla.

GOLAK: 1-0: Galán (10'). 2-0: Galán (51').

EPAILEA: López Parra. Txartel horiak: Ekhi, Urkizu, Rodellar, Otaño (Real Union).

Fuenlabradako porrota atzean utzi du Real Unionek, Stadium Galera bueltan, garaipen handia lortuta. Ligako lehen jardunaldietan, 2.B mailako Bigarren Multzoko talde onenetakoa izan da Rayo Majadahonda, ezustean. Porrot bakar batekin, sailkapenaren goiko aldean zegoen. Bigarrena Galen jasan du ordea, ezin izan baitio Real Union sendo bati aurre egin. Jorge Galán izan da madrildarren borreroa, bi golak sartu baitizkie. Lehenengoa, 10.minutuan. Txuribeltzek ondo jarraitu dute lehen zatian zehar, eta beste gol aukera bat izan dute, Mikel Alonsoren jaurtiketa batekin, jokaldi eder baten ondoren.

Goiz iritsi da lehen gola, eta bigarrena ere, atsedenalditik bueltan lortu Unionek. 51.minutuan sartu du Galanek, Alain Eizmendiren pasea jasota. Hortik aurrera Rayo Majadahondak arriskatu behar izan du, eta nagusi izan da baloiarekin. Asier Santanaren mutilak, ordea, eroso aritu dira abantailari eusteko lanean. 72.minutuan arerioak gertu izan du gola, Gabriren jaurtiketa zutoinetik gertu pasa baita. Aurrerantzean, berriz, sendo ibili da Real Union. Sailkapen nagusian, igoera faseko postuetatik kanpo daude irundarrak, baina liderrak baino puntu bakar bat gutxiago dute, dena den.