Ligaren amaiera korapilatu zaio Bidasoari
BENIDORM: Mijuskovic, Cuartero, Grau (9), Pablo Simonet (5), Emilio Esteban (2), Eloy González (1), David Jiménez (1). Marchán (3), Torriko (2), Corzo (1), Vallés, Salinas (4), Héctor González, Iván Rodríguez, Calle.
BIDASOA: Dejanovic, Cavero, Crowley, Nonó (2), Azkue (1), Borragán (4), Serrano (4). Kauldi (7), Aldaba (1), Beltza, Vázquez (1), Martínez (1), Popovic (2), Lancina (1), Zubiria.
MARKAGAILUA: 3-2, 7-4, 8-4, 10-5, 13-6, 14-9 (atsedenaldia), 16-13, 19-16, 22-17, 24-19, 25-21, 28-24.
Apirilaren lehenean lortu zuen ligako azken garaipena Bidasoa-Irunek. 21 puntuak mailari eusteko aski izango zirela zirudien, baina aurkariak behetik gora datoz, eta estu hartu dezakete talde bidasoarra. Larunbatean Benidorm aurkari zuzenaren etxean galdu zuten horiek. Borraganek sartu zuen arratsaldeko lehen gola, eta Nonók 1-2koa. Hortik aurrera, Benidorm izan zen nagusi. 6-0ko partziala jaso zuen Bidasoak, hurrengo minutuetan. 13-6ra ihes egin zuten etxekoek 25.minuturako.
Bigarren zatian, hiru goleko desabantaila izan zuen, gutxienez, Jacobo Cuétararen taldeak. Bi jardunaldi gelditzen dira liga bukatzeko, eta hiru puntuko errenta du Bidasoak jaitsiera postuekiko. Larunbatean Valladoliden bisita hartuko du, Artalekuko azken neurketan.