LIGAKO LIDERRAK
Lekaenea Mahai Teniseko emakumezkoen taldeak Reus Ganxets taldea 0-4 garaitu zuen eta Iberdrola Ligako lehen liderrak bihurtzen dira. Gizonezkoak berriz, berdinketa soilik eskuratu zuten Universidad de Burgosen aurka
Modurik hoberenean hasi dute liga Lekaenea Mahai Teniseko neskek. 0-4 irabazi zuten etxetik kanpo Reus Ganxetsi eta emaitza horri esker lehen jardunaldian lehen liderrak bilakatu dira. Irundarrak lehen aldiz aurtengo fitxaketak zelairatu zituen, Maria Xiao eta Roxana Iamendi, biek ala biek neurketa bikaina jokatu zuten duten maila erakutsiz. Maria izan zen lehena jokatzen, lehen puntua lau setetan irabazi zuen. Ondoren Roxanaren txanda iritsi zen eta hiru setetan erraztasun handiz Svetlana Skobkina garaitu zuen.
Bi puntutan azkar aurreratu zen Lekaenea, eroso zeuden jokalariak eta hirugarren jokoan Jin Zhangek berriro ere irundarrak kataluniarrak baino gehiago zirela erakutsi zuen, Aneta Olendzkak ezin izan zuen setik lortu. Garaipena oso bideratuta zeuden eta lehen aukeran bi puntuak etxera eraman zituzten. Jinek eta Mariak bikotekako jokoan eguneko azken puntua lortu zuten azkeneko 0-4koa ezarriz.
Gizonezkoek 3-3 berdindu zuten Burgosen
Lehen jardunaldian garaipena eskuratu ondoren, denboraldiko lehen berdinketa eskuratu zuen Lekaenea klubeko gizonezko taldeak burgoseko lurretan. Taras Merzelikinek lehen puntua erdietsi zuen irundarrentzat, baina Endika Diezek ezin izan zuen Alexandru Cazacu garaitu eta 1-1eko berdinketa ezarri zuen. Miguel Nuñezek aurreratu zuen etxeko taldea, baina Tarasek berrior markagailua berdindu zuen.
Dani Palaciosek eguneko bigarren jokoa galdu zuen, Universidad de Burgos taldea 3-2 aurreratu zen markagailuan, baina azkeneko jokoan Endika Diez eta Miguel Nuñezek bikotekakoan azken berdinketa lortu zuten.