Ligako lehen puntua lortu du Leka Eneak, Europako lehiari heldu aurretik

2015/10/07
Ligako lehen puntua lortu du Leka Eneak, Europako lehiari heldu aurretik

Superdibisioko lehen jardunaldia izan du asteburuan Leka Eneako mutilen talde nagusiak. 3-3 berdindu du Galizian, Arteal-Santiagoren aurka. Orain, Europa mailako lehian jarri beharko du arreta. ETTU Cup txapelketako bigarren fasea jokatuko dute mutilek, Kroazian. STK Libertas Marinkolor etxeko taldea, Turkiako BBSK Istanbul, eta Txekiar Errepublikako Nino EHW izango dituzte aurkari. Lehen bi taldeek egingo dute aurrera.

Leka Eneako neskek, aldiz, lehen fasea jokatuko dute, Cordoban. Bertako Priego taldea, Luxenburgoko DT Rued, Belgikako TT Vedrinamur eta GTDS Magdalena portugaldarra izango dira irundarren aurkariak. Sailkapeneko lehen bi tokietako batean amaitu beharko dute asteburua, fasea gainditzeko.