Ligako lanak amaitu dituzte Superdibisioko taldeek
2018/04/26
Mahai teniseko Superdibisioetako ligak amaitu dira asteburu honetan. Leka Eneako gizonek azken urteetako emaitzak hobetu dituzte, laugarren postuan amaitu baitute liga, azken jardunaldian Vinciosen etxean 0-4 irabazi eta gero. Hamargarren garaipena izan da urdinentzat. 26 punturekin, laugarren bukatu du Irungo taldeak. Iaz, bosgarren izan zen.

Leka Eneako emakumeek, aldiz, aurreko bi urteetako postu berdinean bukatu du liga, zazpigarrenean. Berez Europako tokietatik kanpo daude, baina aurreko urteetan bezala, ETTU Cup lehiaketan sartzeko aukera eduki dezakete oraindik. Orain, ekainaren amaieran jokatuko den Espainiako Kopa izango da Leka Eneako talde nagusien helburua.