Liderrari hiru puntu jan dizkio Real Union Bk

2016/01/12
Liderrari hiru puntu jan dizkio Real Union Bk

Taldeak jasan duen hobekuntzaren neurria frogatu zuen Real Unionen filialak, larunbatean Tolosako Berazubin (3-4). Ohorezko Erregionaleko liderra mendean hartu zuten txuribeltzek, 3-1eko markagailuari buelta eman ondoren. Emaitza horrekin, ligari emozioa eman dio filialak. Zortzi puntuko tartean daude orain sailkapeneko lehen bost taldeak. Bosgarrena, Real Union B bera da.

Anaitasuna bigarren tokian dago, baina ezin izan dio Tolosaren estropezuari etekin osoa atera. Hondarribiak ekidin du, Azkoitiko Txerloian puntu baliotsua lortuta (1-1). Berdeak zortzigarren postuan daude, baina hiru puntuko desabantaila besterik ez dute irundarrekiko.

Bigarren itzuliari hasiera emango diote Ohorezko Erregionaleko taldeek asteburuan. Real Union Bk Zarautzi egingo dio bisita, eta Lasarte-Oriako Ostadarri Hondarribiak. Ostadar hirugarren postuan dagoela kontuan hartuta, Hondarribiaren emaitza Unionen interesekoa ere izan daiteke.