Liderraren etxean galdu du Real Unionek

2017/01/30
Liderraren etxean galdu du Real Unionek

ALBACETE: Tomeu Nadal; Mode, Gaffoor (Rovirola, 68'), Adri Gómez, Galas; Rafa Gálvez (ángel, 74'); Josan, Dani, Fran Carnicer (Iván Sánchez, 55'), Eloy Gila; Aridane.

REAL UNION: Tena; Gorosabel (Arriaga, 71'), Esnaola, Aimar, Escoruela (Thaylor, 46'); Ekhi Senar; Estrada, Martins, Juan Domínguez, Ozkoidi; Mujika (Escribano, 67').

GOLAK: 1-0: Ariadne (16'). 2-0: Ariadne (35').

EPAILEA: Rives Leal. Txartel horiak: Galas, Gómez, Carnicer, Eloy (Albacete); Ekhi, Estrada (Real Union).

Albacete liderraren nagusitasuna zalantzan jartzeko aukera galdu zuen Real Unionek igandean. Ezin izan zion talde zuriari aurre egin, eta bi gol jasota galdu zuen Carlos Belmonte futbol zelaian. Lehen zatian egin zizkion bi golak Ariadne jokalariak. Lehena 16.minutuan, korner batean. Bigarrena 35.ean, jokaldi eder baten ondoren. Norgehiagoka ondo bideratuta hartu zuten etxekoek aldagelarako bidea. Bigarren zatian, eroso eutsi zieten txuribeltzen ahaleginei. Garaipenari esker, zazpi puntuko abantaila handia hartu du Albacetek bigarren sailkatuarekiko. Real Union play-off postuen atarian dago, laugarren den Athletic Brekin berdinduta.