Lidergoan amaitu du Hendaiak lehen itzulia
HENDAIA: Bainçonau - Sallaber, Ducoté, Gaillardet, Jaubert - Jimenez, Laurent, Bétachet, Zubizarreta, Le Calvez - V. Pinon, Vial - Ezpeleta, Cazet, Dudicourt.
Aldaketak: Labarthe, Azpiroz, Larribe, Iturria, Sallenave, Azpeitia, Macicior.
SAVERDUN: Fenoy - Zabraniecki, Salas, Mazières, Amiel - Jalibert, Laffont - Dejean, Vega, Seddaoui - Da Cunha, Jean-Boulbes - Iraizoz, Frogier, Percello.
Aldaketak: Caunes, Mignot, Sentenac, Soulé, Mascarenc.
Fédérale 2 mailako seigarren multzoko ligaren erdia joan denean, sailkapeneko lehen tokian dago Hendaia. Hamar puntuko errenta du, gainera, bigarren postuan dagoen Maulerekiko. Lehen itzuliko azken jardunaldian garaipen argia lortu zuten xuriek igandean, Saverdunen kontra, Ondarraitzen. Nagusi izan ziren etxekoak hasieratik, eta atsedenaldirako, norgehiagoka erabakita utzi zuten (32-0). Bigarrenean, markagailua apaintzea izan zen kanpoko taldearen helburua. Hilabete eta erdiko oporrak izango ditu orain Hendaiak, ligari dagokionez. Urtarrilaren 15ean ekingo dio berriro lehiari.