LESAKAKO BETI GAZTEKO ERREGIONALEK ETXEAN HASIKO DUTE LIGA AURTEN
2023/08/30
Aurredenboraldiko prestaketak orain dela hilabete bat hasi zituzten eta zenbait lagunarteko ere jokatu dituzteLesakako Beti Gazteko haundienak Ohorezko Erregional mailan arituko dira bertze urte batez. Lehengo urteko denboraldiko entrenatzaile bera izanen du taldeak, Javier Escagües beratarra, baita aurreko helburu bera ere: maila mantentzea. Irailaren bigarren asteburuan hasiko dute Liga, irailaren 10ean hain zuzen ere. Zarautz izanen dute aurkari, Joseba Roteta klubeko ezaguna den entrenatzailea aitzinean egonen delarik. Lehen jardunaldi horretarako martxa hartzeko, prestaketak orain dela hilabete bat hasi zituzten lesakarrek eta sentsazio onak dituztela adierazi du Escagüesek. Hiru baja garrantzitsu izan dituzte taldean aurten, baina talde indartsua osatu dute azkenean eta prestatzailea kontent dago orain arte egindako lanarekin. Lagunartekoak ere jokatu dituzte eta hauetan emaitza onak pilatu: Sanpedrotarra eta Hernaniren kontra garaipen bana (8-0 eta 5-1), Donezteben kontra hutsera berdindu eta Baztanen kontra 1-0 galdu. Hala ere, entrenatzaileak ez ditu ondorio garbirik atera hortik, eurentzat garrantzitsuena lehiaketa martxa onarekin hastea baita. Momentuz, entrenamenduek eragina izan dutela sentitzen dute taldekoek eta horri eutsiko diote Liga hasten denenean ere.