LEO RENAUD BUELTAN DA, HIRUGARRENEZ
Ezker alboko jokalari frantziarrak hirugarren aroa hasiko du, lehenbailehen, C.D. Bidasoan.
Ezker alboko jokalariaren afera konpondu da. C.D. Bidasoak jokalari bat behar zuen postu horretan eta Sacyr Asobal Ligako bi jardunaldi jokatu direnean, iritsi da fitxaketa. Ez da esloveniarra, ezta Tunisiarra ere, Frantziatik dator eta ezaguna da talde irundarraren zalegoan. Leo Renaud-David, hirugarrenez, C.D. Bidasoan jokatuko du.
Iaz Errumaniako HC Buzáu taldean jokatu zuen jokalariak hirugarren aroa hasiko du Irunen, Zilarrezko Ohorezko Mailan lehen denboraldia eta Sacyr ASOBAL Ligan beste hiru urte eman ondoren. Hiru denboraldi hauetan, jokatu zituen Sacyr ASOBAL Ligako partidatan-79 guztira- 206 gol sartu zituen guztira (2,6 partida bakoitzeko).
Bidasoarekin Europan ere jokatutakoa da Renaud, Velux EHF Champions Leaguean hain zuzen. Neurketa bikainak jokatu zituen orduan: Finlandian Cocksen aurka jokatutako partidan 7 gol egin zituen, eta 6 Orlen Wisla Plocken aurka Irunen, Tatran Presoven aurka Artalekun eta Sporting CPren aurka Lisboan. Orotara, 46 gol egin zituen 12 neurketetan.