LEKAENEAK GALDU GABE JARRAITZEN DU
Superdibisioetako bi taldeek ASSA Alicanteren aurka jokatu zuten etxetik kanpo eta emaitza positiboak lortu zituzten, emakumezkoen taldeak aise irabazi zuen baina gizonezkoek neurketa berdindu zuten
Lekaeneako bi taldeak sasoiko daudela argi dago. Ligako sei jardunaldi jokatu ondoren, emakumezkoetan sailkapeneko lehenak dira eta gizonezkoetan bigarrenak. Indartsu dabiltza bi taldeak eta horren adibidea asteburu honetan erdietsitako emaitzak dira: Emakumezkoetan erraztasun handiarekin 0-4 irabazi zuten eta gizonezkoetan, sailkapeneko hirugarrenaren etxean 3-3 berdindu zuten.
Neurketei erreparatuz, Lekaeneako emakumezkoen taldea ligako indartsuenak direla erakusten jarraitzen dute. Ez zioten ASSA Alicanteri aukerarik eman neurketa irabazteko, izan ere, set guztiak irabazi zituzten (0-4). Maria Xiaok, Lin Chia-Chihej eta Yuria Prokhorovak talde irundarra Marina Ñiguez, Irina Ermakova eta Maria Paulina Vegaren aurrean defendatu zuten. Hasieran aiaptu bezala, erraztasun osoz eta aukerarik eman gabe bi puntuak irunera eraman zituzten; izan ere, neurketa osoan puntu bat soilik galdu zuten. Prokhorovak 1-3 irabazi zion Vegari eta gainontzeko setetan irundarrak 0-3 gailendu ziren, baita binakakoan ere.
Gizonezkoetan neurketa azken markagailuak adierazten duen bezala (3-3), oso berdindua izan zen. Hala ere, asko izerditu eta gero, Endika Diezek, Daniel Palaciosek eta Hampus Soderlundek talde irundarra porrotaren zaporea dastatu gabe jarraitzea lortu zuten. Soderlundek lehen seta eskuratu zuen irundarrentzat, eta bigarren seta ere irundarrentzat izan zen, Dani Palaciosek asko sufrituta 2-0ekoa ezarri zuen. Hirugarren setean Endikak ezin izan zuen puntua eskuratu eta beraz, etxeko taldeak aldea murritztu zion Lekaeneari. Neurketa berdintzea ere lortu zuen ASSA Alicantek, baina Endikak lehen neurketako zapore gazia garaipen batekin kendu zuen eta behintzat puntu horren bitartez Lekaeneak berdinketa ziurtatu zuen. Baina, azken set estu batean etxeko taldeak lortu zuen garaipena eta beraz, neurketa 3-3koarekin bukatu zen.
Lekaenea emakumezko Iberdrola Ligan bi puntu berri batu eta gero sailkapenean indar handiarekin lidergoan mantentzen da eta Girbau Vic talde kataluniarraren garaipen batetara distantziatu da. Ordea, gizonezkoen taldeak postu bat jeitsi da sailkapen nagusian, lehen postutik bigarrenera, baina Real Cajasur Priego taldea puntu batetara dituzte soilik.