LEKAENEAK BEREHORRETAN JARRAITZEN DU
Lekaenearen gizonezkoen taldeak beste behin etxetik kanpo aise garaitu zuen bere aurkaria. San Sebastian de los Reyesen aurka, 1-4 irabazita bi puntu gehiago batu zituzten
Emakumezkoen taldeak asteburu honetan jardunaldirik ez bazuen ere, gizonezkoen taldeak Madrilera biadaitu zuen San Sebastian de los Reyes taldearen aurka lehiatzeko. Beste garaipen bat eskuratu zuen talde irundarrak, eta honekin 23 batu dituzte orain arte jokatu dituzten neurketa guztietan. Sailkapenean bigarrenak dira eta presio handia sartzen ari diote Cajasur Priego lehen sailkatuari.
Madrildarrek jeitsiera postuetatik aldentzeko baliatu nahi zuten jardunaldi hau, baina esan bezala, ezin izan zuten ezer egin Endika Diez, Dani Palacios eta Taras Merzlikinen aurka; hirukotea 1-4 gailendu zen. Hori bai, neurketako lehen seta etxeko taldeak irabazi zuen, Choi Deokhwak 3-1 gailendu zitzaion Endika Diezi. Hala ere, Taras Merzlikinek neurketa berdindu eta Dani Palaciosek 1-2 aurretik jarri zuen talde irundarra Rafael Casares garaituta.
1-2koarekin Taras Deokhwaren aurka aritu zen eta set oso estu batean, Lekaeneako jokalariak 2-3 irabazi zuen, 1-3koa ezarri zuen markagailuan. Azkenik, Endikak lehen seteko arantza kendu zuen 3-0 Casares garaitu ostean eta amaierako 1-4a ezarri zuen.