LEKAENEA TALDEKO EMAKUMEZKOAK INDARTSU JARRAITZEN DUTE

2019/01/22
Emakumezkoen taldeak urteko hirugarren garaipena erdietsi zuen eta hirugarren postura igo dira; gizonezkoek ordea porrota
LEKAENEA TALDEKO EMAKUMEZKOAK INDARTSU JARRAITZEN DUTE

Sasoiko daude Lekaenea klubeko emakumezkoen taldea, izan ere, larunbatean jarraian lortutako laugarren garaipena lortu zuten, lehen aldiz denboraldi honetan. Aurrean Hotel Museo Patria Chica Priego TM taldea zuten, sailkapeneko bederatzigarrenak, baina etxetik kanpo jokatzeak neurketa zailtzen zuen.

Hala ere, Kordoban jokatu zen norgehiagoka gaizki hasi zuten irundarrek. Belen Calvo gazteak ezin izan zuen Yolanda Enriquez garaitu eta lehen tantoa etxekoek lortu zuten. Baina, bikain erreakzionatu zuen Lekaeneak eta gainontzeko tantoak eskuratu zituzten. Ioana Teclak eta Jin Zhangek buelta eman zioten markagailuari eta bikotekako setean 1-3koa lortu zuten. Azkenik, Teclak bigarrenez, aurkaria garaitu eta 1-4ko garaipena erdiestea ahalbidetu zuen.

Garaipen honen bidez, irundarrak sailkapeneko hirugarren postura igo dira 16 punturekin, baina ezin dira erlaxatu hiru talde baitaude puntu berdinekin.

A.D Vincios Lekaenea baino gehiago gizonezkoetan

Gizonezkoen taldeak ere bidaiatu zuen asteburuko jardunaldia jokatzeko, kasu honetan, Pontevedrara eta ezin izan zuten garaipenarekin bueltatu.

Endika Diez, Daniel Kosiba eta Jaime Vidal izan ziren larunbatean parte hartu zuten protagonistak. Kosiba izan zen lehena jokoan sartzen eta hau bera izan zen irundarren lehen tantoa eskuratzearen arduraduna. Neurketa ondo hasi bazuten ere Endikak eta Jaimek euren setak galdu eta Vincios 2-1 irabazten jarri zen. Kosiba izan zen hurrengoa lehiatzen, baina ezin izan zuen lehen seteko emaitza bera lortu eta etxeko taldeak 3-1ekoa eskuratu zuen. Vidalek hurrengo setean 3-2 hurbildu zituen irundarrak, baina Diazek ezin izan zuen azken setean garaipena lortu eta azkenean, 4-2ko markagailua ezarri zuen Vincioseko jokalariak.

4-2 galdu arren, galiziarrek 27 tantu gehiago lortu zuten soilik, beraz, oso neurketa berdindua izan zela nabaria da.

Azken porrot hau kontutan hartuz, irundarrak sailkapeneko laugarrenak dira 14 punturekin, Cajasur Priego, hirugarren sailkatua, hiru puntutara dutelarik.