LEKAENEA OSO SENDO DARRAI ESPAINIAKO LIGAN

2020/01/14
LEKAENEA OSO SENDO DARRAI ESPAINIAKO LIGAN

Lekaenea Mahai Teniseko gorengo bi taldeek Espainiako Ligako talde gogor, sendo eta sasoikoenetarikoak erakusten ari dira 2020 urte berri honetan ere

Hiru asteren ondoren, Espainiako Superdibisioetako bi taldeak lehiaketara itzultzen ziren, eta biek garaipenarekin egin zuten Irunera buelta. Emakumezkoen taldeak, 0-4 garaitu zuen Tecnigen Linares eta sailkapeneko lidergoan jarraitzen du neurketa bakar bat besterik ez galduta. Gizonezkoak ordea, sailkapeneko bigarrenak dira eta zailtasun gehiagorekin, 2-4, Arteal menderatu zuten etxetik kanpo.

Emakumezkoen neurketari dagokionez, Jaenera biadaitu zuten Tecnigen Linaresen aurrean jokatzeko. Maria Xiao, Roxana Iamandi eta Yulia Prokhorova jokalariak izan ziren eguneko puntu guztiak lortu zituztenak. Prokhorovak 3-0 garaitu zuen lehen setean Cristina Prieto, eta Iamandik, zailtasun gehiagorekin azken jokorarte itxaron behar izan zuen 0-2koa lortzeko. Neurketako hirugarren setean, Maria Xiaok Judith Cobos beste 3-0 batekin garaitu zuen eta beraz, 0-3koa ezarri zuen Lekaenearen alde. Azkenik, bikotekako setean, Mariak eta Yuliak beste 3-0 batekin neurketa borobildu zuten.

Gizonezkoetan ordea neurketa ez zen hain erraza izan. Hala ere, goraipatzekoa garaipen hau, izan ere, azkeneko bi jardunaldietan bi porrot jasan zituzten eta irabazitako neurketaren honen bidez, konfidantza berreskuratu du talde irundarrak. Gizonezko taldearen denboraldirik oparoena izaten ari da hau momentura arte, eta 2020a sentsazio berdinekin hasi zuten. Endika Diez, Daniel Palacios eta Taras Merzlikin hirukoteak oso neurketa estua aurrera eraman zuten, eta hala ere, bi puntuak eskuratu zituzten. Taras Merzlikinek lehen puntua eskuratu zuen irundarrentzatt Mendes 1-3 garaitu ostean, baina galiziarrek azkar berdindu zuten Humberto Manhanik Endika Diez 3-2 garaitu eta gero. Dani Palaciosek bigarrenez aurreratu zuen Lekaenea Moises Alvarezi 1-3 garaituta eta Tarasek Manhaniren aurrean seta irabazita 1-3a ezarri zuen markagailuan. Puntua ziurtatuta zuen talde irundarrak, baina garaipena lortzeko bi set gehiago jokatu behar izan zituzten. Dani Palaciosek ezin izan zion Mendesi irabazi eta azkenean, Endika Diezek oso set estu batean azken 2-4koa ezarri zuen.