LEKAENEA ETTU CUPEKO FINAL ERDIETAN
Juncal taldea berriz garaituta Lekaenea klubeko inoizko emaitzarik onena lortu du emakumezkoen taldeak. Gizonezkoetan, Espainiako txapelketari zegokion jardunaldian Lekaeneak 2-4 garaitu zuen Leganes
Denboraldi zoragarria egiten ari da Lekaenea eta horren adibidea da beste behin ere asteburu historiko bat bizitu dutela. Emkaumezkoen taldeak inoizko emaitzarik onena erdietsi du, hain zuzen, Juncal talde portugaldarra bitan garaitu ondoren, ETTU Cupeko final erdietan sailkatu dira.
Joanekoaren antzera, Sonia Etxazarreta Kirol Gunean Maria Xiao, Lin Chia-Chih eta Roxana Iamendi zelaraitu ziren Lekaenea taldearen partez. Xiao izan zen lehena jokatzen, ez zuen jokorik onena burutu eta Garnova errusiarrak irabazi zion. Chia-Chihk 3-0 Leila Oliveira garaitu zuen, puntu bakar bat lortuta Lekaenea final erdietan sailkatuta egongo litzake eta Roxana Iamendik ametsa egi bihurtu zuen. Oso set berdindua izan zen, Khusseinova hirugarren setean irabaztea lortu zuen Iamendik eta zalegoaren algarak sortu zituen. Aldiz, Juncal taldea ez zuen neurketa bota eta Oliveirak Xiaoren aurka 2-2koa jarri zuen. Ez zen Maria Xiaoren egunik onena izan, honen ordez, Lin Chia-Chihk neurketa eta eliminatoria itxi zuen 3-2koarekin.
Gizonezkoak sendo Espainiako txapelketan
Gizonezkoek Espainiako ligan zentratu dira ehuneko ehunean eta asteburuan Madrilera bidaiatu behar izan zuten sailkapeneko azkenaurrekoa den Leganesen aurka jokatzeko. 2-4 irabazi zuen etxetik kanpo, ligako bigarren postuan jarraitzen dute eta Cajasur Priego taldea oraindik ere bigibistan daukate. Endika Diez, Dani Palacios eta normalean Ohorezko mailako taldean aritzen den Pedro Grmackok bi puntuak Irunera ekartzeko artifizeak izan ziren.